Herrigintza, militantzia, aktibismoa, krisian__! - McKenize Wark, Danele Sarriugartek eta Jokin Azpiazuk

Herrigintza, militantzia, aktibismoa, krisian?/!Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategia + Euskalgintzaren Kontseilua + Jakin Fundazioa + TEKS Elkartea

Liburu aurkezpena

Ziurrenik asko eta askotarikoak izan dira euskara gaurdaino bizirik iraunarazteko gakoak, hala nola momentu historikoak, pertsonaia esanguratsuak, proiektu estrategikoak, politika publikoakā€¦ baina ukaezina da herrigintzak, aktibismoak, militantziak bete duen papera. Are, oraindik gaur, ere, betetzen duena. Aldiz, indibidualismoranzko eta homogeneizazioranzko joera nabarmena duen gizartean, irudi lezake herrigintza galbidean dagoela, lan bolondres eta antolatua topatzea geroz eta nekezagoa dela, iada ezer ez dela berdin. Eta hala da, ezer ez da berdin. Inoiz ez baita ezer berdina izan, ezta izango ere. Beraz, proposamen honen helburua da pentsamendu une bati tokia egitea, elkarrekin irudikatzeko eta pentsatzeko gaurko munduak eskaintzen digun testuinguruan, euskarak eta euskal hiztun komunitateak zer nolako herrigintza, militantzia, aktibismoa behar duen. Horretarako, abiapuntu gisa hartuko da McKenzie Warken "Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburua", 2024 urtean Katakrakek argitaratu duen itzulpen liburua.

Abenduak 5

17:00 - 19:30

Talaia-Durangoko Museoa