Antzerki sorkuntza partekatzen inprobisazioaz! Ikasle Goiza
Tailerra
Saio bi: 10:30 / 12:00
Tailer honen bidez antzerki eszena bat sortzera gonbidatu dituzte ikasleak inprobisazio teknika erabiliz. Horretarako talde bakoitzak egoera batzuk irudikatu eta idatzita ekarrik beharko ditu tailerreko egunean lanean hasteko: pertsonaia desberdinen izenak (1etik 6ra), leku bat, arazo bat eta objektu bat.
Ohar horietatik abiatuta Karrika Antzerki Taldeak, euren zuzendariaren laguntzarekin, oholtzan antzezteko saiakera egingo dute.
Saia honetan eszenak nola sortzen diren, zuzendariak zein lan egiten duen, zelan filtratzen dituen gaiak, ideiak, burutazioak, edota nola zuzentzen dituen aktoreak zuzen zuzenean bizitzeko aukera izango dute.
Ondoren, taldearekin eta zuzendariarekin berbalditxo bat egongo da.