Irakasleak_Badok

Badok musika ataria; irakasleentzako aukerakIkasle Goiza

Solasaldia

BADOK euskal musikaren atariak, irakasleei ikastetxeetan BADOKen aukerak baliatu ahal izateko formazio pilula eskainiko die. Euskal musikaren gaineko ezagutza ikasgeletara eramateko atariak eskaintzen dituen baliabideak xehetuko dira eta bertan dagoen materiala egoki ustiatzeko moduen berri emango da Amoranteren eta Rafa Ruedaren eskutik.

Amorante (Iban Urizar, Elkoibar, Gipuzkoa, 1975) eta Rafa Rueda (Mungia, Bizkaia, 1972), bi-biak dira musikariak, eta bi-biak arituak hainbat ikasgelatan BADOK Euskal Musikaren Ataria zer den azaltzen. Amorante irakaslea ere bada, eta ondo ezagutzen du hezkuntzaren alorrean musikaren eta kulturaren transmisioak zer garrantzia duen. Bien eskarmentutik abiatuta, Badok zer nolako tresna den eta nolako erabilgarritasuna duen azalduko dute tailer-solasaldian, hitza eta musika elkar-lotuta.

BADOk atariak 15 urte beteko ditu udazkenean. Euskal musikaren datu basea izateko sortu zen 2009an eta garapen zabala izan du; panorama musikalari buruzko berriak, abesti, disko eta bideoklipen estreinaldiak, elkarrizketak, abesti zerrendak, kontzertuen datak... argitaratzen dira eta 2014az geroztik musika ere entzun daiteke bertan.

Abenduak 5

11:00 - 12:00

Ahotsenea Literatura