
Gymkhana: digitalizazioa jokoanIkasle Goiza

Tailerra
Kabia gunearen proposamena da tailerra, baina Bizenta Mogel Bibliotekan egingo da. HEMEN kokapena.
Bi saio izango dira: 10:00 / 11:35
Zer da "hodeia"? Hodeirik gabe teknologia erabil dezakegu? Non dago burujabetza eta menpekotasun digitalaren arteko muga?
Digitalizazioa ikuspegi kritikoarekin lantzera bideratutako saio honetan, ikasleak rol nahiz jakintza-jolasetan murgilduko dira. Taldean lan egin beharko dute aurkeztuko zaizkien erronkeei aurre egiteko.
Tailer honetako dinamizatzailea Leire Lisón izango da, Humanitate Digital Globaletan graduatua Mondragon Unibertsitatean.