SutanII

Disko aurkezpena
Sutan talde bilbotarraren bigarren estudioko lana da II (Bi). 2019aren amaieran Lehenengo diskoa atera eta gero, aurkezteko ia denborarik gabe geratu zen taldea, pandemian sortutako osasun larrialdi egoeraren ondorioz. 3 urte eta gero, bigarren disko honekin datoz, non estilo aldaketa nabaria den. Pop-a, Rock-a eta Elektronika dira, lan honetan nagusitzen diren estiloak. Lan bat argi uzten diguna, Sutan ez dela estilo bakar batera itxi egiten den taldea, hainbat genero eta estilo nahasten dituena baizik.