Mirua

Disko aurkezpena
Mirua talde gipuzkoar gazteak Harrobia saria irabazi zuen Gaztea irratiko maketa-lehiaketaren 2021eko edizioan, eta, orain, lehen EP-a argitaratu dute, musika estilo desberdinetara moldatzeko eta egokitzeko duten erraztasunaren adierazgarri.
2019an sortu zuten taldea Maitane Iruiñek eta Malentxo eta Mattin Zeberio anai-arrebek, eta musika-estilo berezi-berezia dute, pop klasikoko melodia eta instrumentuak elektronikarekin eta indie esperimentalenarekin uztartzen baitituzte. Lan homonimoarekin, 6 abestiz osatutakoa, taldeak planteamendu berri, fresko eta abangoardista aurkezten du, kontuan izateko nobedadea.