EzpalakHortz aina hots

Disko aurkezpena

EZPALAK taldeak gogor ekin dio 2022 urteari, Radio 3-eko zuzenekoarekin, beste kontzertu gogoangarrien artean (EHZ Festibala, Bilbao BBK Live, etab.). Aurten disko berria dakarte gainera, “Kontran” eta “Zu Izan” lehendabiziko aurrerapen singleak ditugula. Rock alternatiboa egiten duen Ezpalak talde zestoarrak «Kolpatu Topatu» (2021) du bere estudioko bigarren lana. 

Lan hau bide, Ayuken Management & Productions eta Oso Polita etxeek bat egin dute etorkizun -oso- handiko talde euskaldun honen garapenean elkarlanean jarduteko. 2019an sortu zen Ezpalak taldea, beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken hori duela gutxi sartu da taldean, Xabi Arrieta aurreko bateria-jotzaileak taldea utzi ondoren. 2020-2021 urte gorabeheratsuak gaindituta, Ezpalak taldea gogotsu da; taldekideen hitzetan, «soinu irmoagoarekin»: fuzz gitarrak, psikodelia-kutsuak eta noisea, riff potenteak, punk boladak eta, “zergatik ez, halako pop malenkonia bat”, diotenez.

Abenduak 9

21:30 - 22:00

Ahotsenea Musika – Plateruena