KyxoLyno

Disko aurkezpena

Etorkizunarekiko nostalgia duen mp3-a da Kyxo. Ahots autotuneatuak, sintetizadoreak eta melodia itsaskorrez beteriko kantuak. 

Eurek Lifecore gisa izendatzen dute jorratzen duten estiloa, bizitzen ari diren momentuaren arabera sortzen baitituzte abestiak. "Agoor" EPa argitaratu eta bi single "Orain" eta "Aita, Ama" kaleratu ostean, “Lyno” deituriko lan berriarekin itzuli dira. 

Pop rockaren alde goxoenaren eta metalaren alderdirik ilunenaren artean surfean dabiltzan sei abestiz osaturiko diska. Emozioz beteriko errusiar mendia, alegia. Horrelakoa da bizitza, horrelakoa da Lifecore-a.

Abenduak 10

14:30 - 15:00

Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)