Ganbila bilduma"Album" eta "Esperoan" EHAZE, Susa

Liburu aurkezpena

Formol Laborategiaren Album eta hainbat egile dituen Esperoan dira Ganbila antzerki bildumako azkeneko liburuak. Lehenengoa Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibargurenen konpainia gaztearen lehen obraren gidoia da, eta galdera honetatik abiatzen da: derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Bigarrenak Samuel Becketten Godoten esperoan obrak euskal teatroan izandako itzala aztertzen du, eta bi antzezlanek (Samara Velte eta Karlos Linazasoro egile) eta lau artikuluk (Irati Agirreazkuenaga & Mikel Ayllon, Amancay Gaztañaga, Beñat Sarasola eta Oier Guillan) osatzen dute.

Abenduak 9

13:00 - 13:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola