Paperezkoak, altxor bat hilero

Paperezkoak, altxor bat hileroImanol Agirre, Olatz Azpiazu eta Ibai Arrillaga

Aurkezpena

Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko harpidetza proiektua da. Hilean behin harpidedunek mimo handiz aukeratutako euskarazko album ilustratu bat, aukeratutako liburuarekin batera, osagarri diren elementu ezberdinez osatutako jolasak, ipuina haurrarekin modu egokian landu ahal izateko irakurketa gida labur bat eta hilabeteko album ilustratuari lotutako podcast bat jasotzen dute. "Esperientzia pertsonaletik abiatuta eta guraso izateak irekitzen duen aukerez beteriko mundu berriaren aurrean, euskarazko kultura eta literatura txikitatik ilusioz beteriko modu atsegin batean gerturatzeko ideia izan dugu. Euskaraz horrelako egitasmoak egotea beharrezkoa dela uste dugu, irakurzaletasuna modu atseginean eta dibertigarrian txikitatik sustatzeko helburua dutenak. 

Abenduak 9

13:00 - 13:30

Saguganbara – Elkartegia