BAGARA

Bagara SailaPamiela

Aurkezpena

Durangoko Museoan izango da aurkezpena.

Bagara proiektua emakume artisten ezagutza helarazteko asmoz sortu da. Artista hauen gaineko ezagutza transmititzeko album irudidun formatua aukeratu da. Umeei zuzentzeak bi helburu ditu, bestetik: alde batetik, umeen hazkuntzan emakume artistak modu natural batean uztartzea, baina bestetik, umeekin egiten duten irakurketaren bitartez, gurasoei ere beste erreferentzia batzuk ematea. Hori dela eta, bildumako ipuin bakoitza emakumezko euskal artista batean oinarrituko da. Lan bakoitza euskal idazle eta ilustratzaile garaikide batek egingo du, biak emakumeak. Ekitaldi honetan, lehen hiruak aurkeztuko dira.

Haizea Barcenilla, Garazi Ansa. BAGARA sailaren zuzendariak

Aintzane Usandizaga, Aran Santamaria. ESTHER FERRER eta DENBORA albumaren egileak 

Elena Olave, Irrimarra. MARI PAZ JIMÉNEZ eta PINTURA albumaren egileak 

Maialen Lujanbio, Arrate Rodriguez. ROSA VALVERDE eta KAXAK albumaren egileak

Abenduak 8

12:00 - 13:00

Durango +