
Bost TeilatuTalde lana

Film emanaldia
Geuretik Sortua proiektua.
Bost teilaturen azpian jazotako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michelle paristarrak jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta nortasunaren gaineko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, tentsioz eta arriskuz betetako Muga inguruan, babestuko duen teilatu baten bila dabilen Kamaru gazte afrikarraren ezinegona.