"Iratxoak eta basoko sorginkeria" eta "Hur ikasten"Maider Avila, Leire Bereikua, Paul Caballero eta Iñigito Txapelpunk
Liburu aurkezpena
Errealitate areagotudun ipuina eta koaderno didaktikoen aurkezpena egingo da sortzaileen bitartez. Gainera, errealitate areagotua zertan datzan ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute ikusleek. Euskarri digital moduan bideo promozionalak erabiliko dira eta azkenik Iñigito Txapelpunk artistak 18.00tan Saguganbaran egingo den ekitaldian gozatu ahal izango diren kantuen aurrerapen txiki bat egingo du.