58DALiburutegiaIkasleGoiza

Kaleido-bookIkasle Goiza

Tailerra

Bixenta Mogel herri-bibliotekarekin elkarlanean antolatutako tailerra.

Ikastetxeek aurrez izena eman behar izan dute. Dagoeneko esleituta dago tailerra.

Artistaren liburuaren nozioa 60ko hamarkadan sortu zen. Liburuak praktika artistikorako euskarri bihurtu ziren. Dagoeneko ez da informazio-edukiontzi hutsa, baizik eta bere forma, bolumena eta estruktura erabakigarriak dira sortze-prozesurako. 

Artista-liburuaren ideian oinarrituz, collagearen eta tolestearen tekniken bidez eta kaleidoskopiaren idea landuz, euskarri edo koaderno ezberdinak egingo dituzte partaideek, gero bakoitzaren esperientziak gorde ahal izateko.

Abenduak 7

11:00 - 12:30

Durango +