58DASzenatokia_IkasleGoiza

Antzerki sorkuntza partekatzenIkasle Goiza

Tailerra

Ikastetxeek aurrez izena eman behar izan dute eta esleituta dago tailerra.

Antzerki sorkuntzaren prozesuan parte hartzeko proposamena luzatzen du Karrika antzerki taldeak. Sorkuntza propiotik bideratzen dituzte euren ikuskizunak, eta bide horretako parte garrantzitsu bat ikusteko eta esperimentatzeko aukera zabalduko dute: INPROBISAZIOA! 

Aurrez pentsatuta ekartzea komeni da: pertsonaia desberdinen izenak (1etik 6ra), leku bat, arazo bat eta objektu bat, bakoitza orri batean idatzita. 

Tailerrean, taldearen zuzendariaren filtrotik pasatu eta bizitza emango diete eszena batzuei. Eszena horiek tailerrean parte hartzen dutenek bakarrik ikusi ahal izango dituzte. 

Eszenak nola sortzen diren eta zuzendariak zer lan egiten duen erakutsiko da, zelan filtratzen dituen gaiak, ideiak, burutazioak, nola zuzentzen dituen aktoreak… Partehartzaileen proposamenetatik sortutako eszena bat antzezten saiatuko dira saioaren bukaeran. Amaitzeko, taldearekin eta zuzendariarekin solasaldi laburra egingo da.

Abenduak 7

11:00 - 12:30

Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea