EuskalHerrientsak

Gora Euskal HerrientsakAsisko Urmeneta (Gure Berriak)

Aurkezpena

Asisko Urmenetak eta Eneko Gallartzagoitiak parte hartuko dute aurkezpenean.

2023.ean urteurren bikoitza beteko da: 125 urte joanen dira Kapitolina Buztintze Larrondo uxuetarraren “Konpendio”tik, baita Jule Fernandez Zabaleta iruindar maistraren jaiotzatik ere. Bistan da kulturaren transmisioan emakume aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-album hau omenaldia ere bada kolektibo haiei; Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei, errientsa herrizale haiei. Hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue, 1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-, Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria Irastortza -Donostia, 1906-…

Abenduak 8

11:30 - 12:00

Talaia – Landakogunea