Loa eta LaiaTelesail musikatua

Film emanaldia

Iraupena: 30 minutu
Loa eta Laia lagunak dira eta musika maitatzen dute. Ausartak, espontaneoak eta dibertigarriak dira. Azkarrak eta sortzaileak, erronka guztiak pasioz, adorez, ilusioz eta elkarlanean eramaten dituzte aurrera. Haurrei eta familiei zuzendua, euskaratik eta euskaraz sortutako eta musika ardatz duen telesaila da. Ingurune digitalean bideratzen da eta euskal kultura, ohiturak eta gizarte hobeago baten aldeko balore unibertsalak sustatzea du helburu. Loa eta Laia telesail musikala da. Abesti bakoitza gai bati lotuta dago eta atal bakoitzak unibertso grafiko propioa dauka. Lehen denboraldiaren arrakastaren ondoren, telesailaren talde sustatzaileak bigarren denboraldia aurkeztuko du: "Gurea da geroa"

Abenduak 7

15:00 - 16:00

Irudienea – Zugaza