MOXALNabar

Kontzertua

MOXAL - Nabar [eus] Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak garatutako proiektua da Moxal. Audience taldea utzi eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazio bat da. ‘Nabar’ izango da bere hirugarren lan luzea eta Forbidden Colours zigiluak kaleratuko du 2023ko Durangoko azokan. Gauzak ez dira diruditena. Kontzeptu horren aterpean sortu dira soinuak, hitzak eta errepresentazioak. Konplexurik gabe nahasten ditu gure tradizioa [Laboaren eskolako folka], kanpoko joerekin, hala nola trip-hopa, elektronika abangoardistena edo soinu-banden musika. 10 abesti euskara hutsean; euskalki ezberdinei tokia eginez. Genero ikuspegia landuz. Hirugarren lan honetako soinudun collage artistikoa azken hamarkadako euskal pop-rock- esperimentalaren erakusgarri gisa ere uler daitekeena. Miren Narbaiza [MICE], Anari, Ainara LeGardon, Aitor Etxebarria edo Joseba B.Lenoir-en elkarlanak biltzen ditu.

Abenduak 7

18:00 - 18:30

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi