ZEKERSu hartu bitartean

Kontzertua

‘Su hartu bitartean’ (2023, autoekoizpena) EP-ak, euskarazko 5 abesti jasotzen ditu orotara. Lehen diskoko punk-rock soinuekin jarraituz, abestiek kutsu bizkorrago bat hartu dute oraingoan. Euskara hutsean eta taldearen zigilu diren ahots melodiekin, egunerokotasunak eta bizi dugun gizartearen norabideak sortutako kezkei buruz mintzo da laburra. Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu eta nahastu zen 2023ko apirilean, Aitor Ariñoren eskutik, eta ekainean ikusi zuen argia formatu digitalean. Musikazuzenean standean egongo da eskuragarri, ale zenbatuak dituen edizio mugatuan.

Abenduak 7

20:20 - 20:50

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi