Gotzon Barandiaran / Maddi Goikoetxea"Hildako haurra" / "Ura jaten" . Ganbila antzerki bilduma. (Susa)

Aurkezpena

Ganbila antzerki bildumak udaberrian argitaratu zituen bi liburuak aurkeztuko dira. Batetik, Hildako haurra liburua, Gotzon Barandiaranena. Bi antzezlan dakartza liburu honek: batak liburuaren izen bera du eta oholtzara bideratzen ditu, antzerkiaren kodeetan, idazle batek —eta, are, kulturgintzan ari den edozeinek— izan ditzakeen kezkak, zalantzak eta barne borrokak. Bigarrena, Besaulkiak, Abarka taldeak bere ibilbide oparoaren baitan taularatu zuen, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Testu batean zein bestean, mundua den testuinguru zabal horretan gertatzen direnak nola jaso da trabesa, norbere ezintasunetik nola eragin hitzaren bitartez. Bestetik, Ura jaten, Maddi Goikoetxea Juanenarena. Antzerkiak Euskal Herrian duen prestigio sozial faltaren eragina aztertzea da elkarrizketaz osatutako liburu honen helburuetako bat. Hain zuzen ere, antzerkia modu integralean bizi duten hainbat esperientziatako protagonistak elkarrizketatu ditu egileak: Ximun eta Manex Fuchs, Eneritz Artetxe, Ander Lipus, Amancay Gaztañaga, Goizane Barroso, Ainara Gurrutxaga, Marise Urruti, Ixabel Etxeberria, Monika Torre, Garazi Lopez de Armentia, Idoia Zabaleta, Amaia Gabilondo, Rita Naveira, Koldo Zelestino eta May Gorostiaga.

Abenduak 7

16:00 - 16:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola