Gazte Eztanda: Bazkaria eta Bingo musikatuaEuskarAbentura

Ikuskizuna

Gazteak elkarregaz bazkaltzeko aukera izango dute Landako ikastetxean eta bazkalostea bingo musikatuarekin girotuko dugu.

Bazkaldu, norberak bere ogitartekoa edo jatekoa ekarriz, edota bazkaritarako aukeren artean hautatuz egin behar da. Dena dela aukeratuta, izena ematea beharrezkoa da, mahai eta aulkiak gordetzeko.

Bazkariaren prezioa: 1go platera (hiru aukeran) + postrea (2 aukeran) = 10 euro (freskagarriak eta ogia barne)

IZENA EMAN

Bazkalostean bingo musikatuan aurtengo kantu berriak ezagutu eta nobedadez betetako DA Poltsa sari modura eskuratzeko aukera egongo da.

Bingo musikatuan parte hartu daiteke bazkarian parte hartu gabe ere.

Kokalekua: Landako ikastetxea

 

Abenduak 8

14:30 - 18:00

Durango +