Izaro"cerodenero" diskoaren aurkezpen

Film emanaldia

30 minutuko ikus-entzunezko obra bat da cerodenero diskoaren aurkezpen multimedia bezala jaioko dena. Bideoklip tradizionala, performance-a, zuzenekoa eta filmazio-prozesuaren errealitatea uztartuko dira bertan. Diskoaren tracklist-a da obraren haria -iraupen aldaketa txiki batzuekin- diskoaren osotasunaren alderdi estetiko eta bisuala gorpuzten duena, narratiba fikziotik errealitatera eta alderantziz etorriko zaigu saltoka. Diskoaren eta zuzenekoen arteko zubi- pieza da ordu erdiko lan hau. Pieza zatigarria da, zentzua duena bere osotasunean edo zatika, diskoa eta bere abestiak bezala. Bere osotasunean aurkeztuko da diskoaren argitaratze egunean paraleloan erreproduzitzeko. Diskoaren inaugurazio fisikoa, soinu-unibertsoa antzerki-forman.

Abenduak 8

13:00

Irudienea – Zugaza