IlargiBeldurrekin dantzan

Disko aurkezpena
“Zerk beldurtzen nau? Non ezkutatzen dira nire beldurrak? Zer egin dezaket nire beldurrekin?” Galdera hauek zituen buruan Ilargik diskoa sortzen hasi zenean.
Beldurrek gure zirkunstantzia osatzen dute, edo beldurrak, gure zirkunstantzia dira. Egunero haien aurka borrokan, baina aldi berean, haiek maitatuz, bizitza den antzerki honetan. Eta nola eraman daiteke antzerkia kantuetara? Bi ildoak jarraituz, eta indie pop elektronikoa jorratuz hartu du forma euskarazko zortzi abestiz osatutako diskoak, Pablo Novoaren konponketak eta Haritz Harreguyren ekoizpena izan direla medio.
Zuzenekoetan, abesti hauek abestu eta transmititzea da helburua, baita abestien barruan dagoen antzerki eta beldurrarekin dantzatzea. Horretarako, bakarlariarekin batera, Manu Moro gitarra-jolea, Manu Rufo teklatu-jolea eta Mikel Zubiria bateria-jolea arituko dira, hirurak ibilbide luzekoak musikaren munduan.