
SastrakaPello Lizarralde, Jose Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo

Mahaingurua
Durangoko Museoan izango da ekitaldia.
Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarralde idazleak José Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma. Guzti horrek osatzen du SASTRAKA. Lau sortzaileek parte hartuko dute mahai inguruan.
Goian aipatu dugunaren ildotik disziplina desberdinetatik datozen 4 lagun bildu dira lan honetan eta bakoitza gainera bere erosotasun gunetik atera da. Hortik abiatuta eta bakoitzak bere esperientziaren berri emanaz arituko dira lau disziplina ezberdin horiek uztartuz lan honetan suposatu duenaz eta bere emaitzaz, hala nola, eman dezakeenaz.