LUP: Adimen artifiziala erabilita, modu autonomoan irakur dezakeen lehen lupa Uxue Mancisidor, Eneko Calvo, LUP
Aurkezpena
Edozein dokumentu irakurtzea eguneroko bizimoduan oinarrizkoa da, edozein dokumentu, testu, kaleko kartel, aldizkari-orri, jatetxeko karta edo tiketa. Horrela, irakurtzeko zailtasunak dituen edonork bere egunerokotasunean eragina duela ikusten dugu, eta alderdi askotan (soziala, lanekoa, akademikoa...) irakurketak baldintzatua dagoela. Espainian 1,2 milioi pertsonak dute ikusmen baxua, eta 4,6 milioi pertsonek dislexia dute. Irakurketa zailtzen duten beste baldintza batzuez ari bagara, hala nola, kataratak, miopiak, hipermetropiak, astigmatismoa, presbizia... Hau, biztanleriaren % 54,3 (+- 25 milioi pertsona) da. LUPen, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa errazten saiatzen gara. Irakurtzea eguneroko oinarrizko jarduera da, eta ekintza hori errazteak autonomia ematen die pertsona horiei. Testua ahots bihurtzen duten produktuak garatzen ditugu, adimen artifizialean oinarrituz. Gure konponbideak eguneroko bizitzan erabiltzeko prestatuak daude. Poltsikoko lehen lupa adimenduna sortu dugu. Poltsikoko luparen esentziari eutsiz, testua irakurriko du, ikusmena behartu beharrik gabe. Botoi bat sakatuz, testua irakurri eta berehala ahots bihurtuko du, 30 hizkuntza desberdinetan (hauetako bat euskara) eta testu hori itzultzeko gaitasunarekin.