FELINEJan zu
Kontzertua
2019 amaieran, Iñaki Bainik grabatutako maketa elektronikoak punk eta dark pop doinuekin blaitu ziren, Ainhoarekin eta Rubenekin partekatuta. Zenbait hilabeteren ondoren, erritmo-kutxa bateria bihurtu zen Eneko batu zenean, eta hor sortu zen FELINE. Talde bizkaitarraren izen bereko lehen diskoaren ondoren, 2021ean argitaratua, FELINEk 2023ko apirilean iragarri du bere disko berria. Beste behin ere Martin Guevarak (Capsula) Silver Recordings Studion grabatua, JAN ZU du izena. Punk, dark pop eta glam rock estiloetatik abiatuta, abestiak Ainhoaren baxu-lerro sendoekin eta Enekoren bateria errepikakor indartsuekin koloreztatzen dira. Iñaki Bainiren gitarra bisiez Rubenen teklatu sintetikoen atzetik jarraitzen dute, elkarrizketa etengabe eta ausartak eraikiz. Guztia sintonia perfektuan osatzen diren ahots- melodiekin eta koruekin partekatuta. Taldearen esentzia bere lau kideen arteko orekan datza, oso ezberdinak euren artean ezaugarri eta eraginetan. Zuloak, Labana, Audience, Primeros Auxilioss, Revertt edo Puro Odio bezalako talde anitzetatik abiatuz, Felinekoek eurem originaltasun indibiduala mantentzea lortzen dute eta, aldi berean, taldea indartzea -bai musikalki eta bai bisualki ere-, harrabotsa eta indarra transmititzen duten kantuak eraikiz.