Rectangle 517

Gure Zirkua heldu daEITB

Film emanaldia

Iraupena: 60

Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak 6 urte beteko ditu aurten, 6 urte gure herri eta hirietako euskaldunak dibertitzen eta hunkitzen. Badago munduan zirku gehiago; karpa handiago eta saio ikusgarriagoekin. Baina ez Gure Zirkua bezalakorik: bere txikitasunean handia, eta euskaraz sortutako ikuskizun mundiala. Orain, bere magiak pantailetara egingo du jauzi. Saioaren helburu nagusia zirkua barrutik erakustea izango da; fokoen atzean dauden tentsioak, emozioak, esfortzua, beldurrak eta ilusioak... Zirkuko kideen bizipen pertsonalentzako tartea ere izango da; horretarako programak
zirkuaren egunerokoa, entseguak, ikuskizuna eta euren sentimenduak bilduko ditu.Malabaristak, trapezistak, magia, musika, argia, umorea… Has dadila ikuskizuna!

Abenduak 6

13:00 - 14:00

Irudienea – Zugaza