Rectangle 53

Beita. Euskarazko webseriea.Talde lana

Film emanaldia

Beita, amuan arrainak harrapatzeko jartzen dena da, arrainak amura erakarri eta horri hel diezaion. Amu horri heltzera behartuta sentituko dira kuadrilla honetako lagunak. 

Lagunartekoa zirudien festan, sexualki erasotu du norbaitek Izaro. Eta bere lagunik onenaren bikotekidea jarri dute ustezko erasotzailearen jomugan, gainontzeko lagunak itzalean dauden bitartean. 

Baina itzalek beti ezkutatzen dute zerbait. Ezkutuan dagoen hori argitara ateratzeko saiakeretan hasiko da orduan Eki, Izaroren lagunik onena. Bide horretan konturatuko da ordea, lagunak batzuetan, itzala direla.

Abenduak 8

12:00

Irudienea – Zugaza