Marea LaranjaHaitz Mendibil eta Ekhi Mendibil
Film emanaldia
Iraupena: 75 minutu
Txirrindulari batzuk parte hartuko dute aurkezpenean eta emanaldira doazenen artean kamisetak banatuko dira.
Roberto Laisekak Luz-Ardidenen lortutako garaipen historiko hartatik, Marea Laranjak lepo bete ditu txirrindularitza-proba nagusien errepide-bazterrak. Zale leial eta nekaezinak dira, txirrindularitza biziki maite dutenak eta Euskaltel-Euskadiko taldekideez gainera beste txirrindulari guztiak ere animatzen dituztenak. Film dokumental honek talde baten, kolore baten eta munduan parekorik ez duten zaleen sorreraren historia kontatzen du.
Euskaltelek ekoitzia, anbizio handiko proiektu honetan euskal txirrindularitzaren izenik handienetako batzuek parte hartu dute, eta orobat kazetariek, entrenatzaileek... Baina, beste ezeren gainetik, zaleak dira film honetako protagonistak: Marea Laranja. Ehunka kilometro egiten dituzten pertsonak, txirrindulari guztiei, lehenengoari zein azkenari, aurrera egiteko behar duten bultza dan laguntzeko.