Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi.

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindiErein

Mahaingurua

Parte hartuko dute: Pako Aristi, idazlea, Xole Aire (Urepeleko alkatea), Mikel Arregi (Zestoako alkatea) eta Eneko Bidegain Aire, euskal idazlea, kazetaria eta Xalbador bertsolariaren iloba.

Manuel Olaizola, Uztapide, Zestoan jaio zen. Fernando Aire, Xalbador, Urepelen. Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira. Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez. Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira eta horren helburuak bi dira: batetik, bi figura historiko hauek ezagutzera ematea eta bestetik, muga batez erdibitua dagoen herriaren batasuna erreibindikatzea, bi bertsolariok hamaika aldiz egin zuten bezala. 

Abenduak 7

19:00 - 20:00

Talaia – Landakogunea