Ahotsenea Literatura definitibua (3)

Bernat Etxepare 1545Danserie Ensamble

Disko aurkezpena

"Bernat Etxepare 1545" proiektua 2016an hasi zen. Etxeparek bere liburuaren hitzaurrean erraten du bere poesiak idazten dituela euskaldunek testu batzuk izan ditzaten euskaraz gozatzeko, hitz egiteko, kantatzeko eta denbora pasatzeko. Danseriek Etxepareren borondatea bete besterik ez du egin. Izan ere, honakoa da CD honen ekarpen berria: liburuaren jatorrizko testua kantuz eskaintzea garai hartako doinuak erabiliz. Horretarako, behar-beharrezkoak izan dira hainbat urtetako ikerketa, musika-aukeraketa zaindua, filologo batzuen aholkuak eta grabazio zorrotz eta landua. Funtsezkoak izan dira, halaber, parte hartu duten lau abeslarien lan bikaina eta inplikazioa: Ezkirozko Marta Huarte sopranoa, Arantzako Andoni Sarobe baritonoa, Nafarroa Behereko Aldude herriko Guy Saldubehere tenorra eta Zuberoako Aloze herriko Ihitz Iriart kontraltoa.

Entzuleak aise gozatzen ahalko du "Bernart Etxepare 1545” diskoa, eta, era berean, aukera paregabea izanen du euskal literaturaren lehen klasikoa oso modu erakargarrian ezagutzeko.

Abenduak 7

19:00 - 19:30

Ahotsenea Literatura

Ikusi