KurdistanONA

Kurdistan + 100Kiera Handerson

Liburu aurkezpena

Aurkezpenean parte hartuko dutenen zerrenda:

    Aurkezlea : Alaitz Berriozabalgoitia- Suargi Elkartea

            Moderatzailea: Laura Mintegi – Idazlea eta PEN BASK-eko zuzendaria

            Meral Simsek – Idazle kurdua

            Jin Swani – Idazle kurdua

            Kiera Henderson – Euskarara itzuli duen itzultzailea

            Ra Page - Comma Press editorialeko zuzendaria

            Orsola Casagrande eta Mustafa Gundogdu - Kurdistan + 100-eko-editorea

Kurdistan + 100 Etorkizuneko errepublika baten istorioak 

Mustafa Gündoğduk eta Orsola Casagrandek editatua, Kiera Hendersonek itzulia, Suargi Elkarteak argitaratutako euskarazko lehen edizioa da, Berriaren lankidetzarekin.

Britainia Handian 2023an ingelesez argitaratu zuen lehen aldiz Comma Pressek eta Ingelesezko PENen Itzulpen Programan saritua izan da.

 Kurdistan + 100 liburuak egungo idazle kurduei honako galdera pausatzen die: Kurduek izango al dute inoiz herrialde propiorik? 2046. urtean girotutako 13 kontakizunekin – kurduen independentziaren lehen zantzua izan zen Mahabadeko Errepublika iragankorraren mendeurrenean hain zuzen ere –, autodeterminazioaren aldeko egungo borrokan adierazpen eta aukera berrietarako gunea eskaintzen du liburuak.

XX. mendean zehar, eta XXI. mendean oraindik ere, kurduei behin eta berriz traizioa egin, erreprimitu eta oinarrizko eskubideak kendu zaizkie (herritartasunetik hasi eta norberaren hizkuntza hitz egiteko askatasunera arte), urrats bakoitzean beren asmo politikoak zapaldurik ikusiz.

Antologia berritzaile honetan, egile kurduek (tartean egungo hainbat preso politiko eta preso ohik) etorkizun askeagoa irudikatzen dute; kurdua izatea legez kanpokoa ez den geroa. Etorkizuneko ekoaktibismotik hasi eta dronen bidezko gerrara, iraganeko sarraskien biktimen suspertzetik igaroz, kontakizun hauek futurismoaren prismaren efektu liluragarriaren bidez aztertzen dituzte egungo borrokak.

Honako idazle hauen partaidetzarekin:

          Qadir Agid                        Hüseyin Karabey

          Yıldız Çakar                      Karzan Kardozi

          Selahattİn Demİrtaş        Sema Kaygusuz

          Ömer Dilsoz                     Jahangir Mahmoudveysi

          Muharrem Erbey              Meral Şİmşek

          Nariman Evdike               Jîl Şwanî

          Ava Homa

Abenduak 7

14:00 - 14:30

Ahotsenea Literatura