Ekaitz Goikoetxea"Balio erantzia" Balea

Liburu aurkezpena
Liburu aurkezpen hau musikatua izango da. Balio erantzia hitz egoki eta neurtuekin egia esateko ahalegina da, ezer ez eta festa. Zeharkatzen ditugun eta gaituzten oinarrizko gaiak ditu hausnargai Ekaitz Goikoetxearen aforismo liburuak: Bizitza,heriotza, denbora, isiltasuna, hitza, hizkuntza, identitatea… Sakon nahiz umorez, hausnartzeko, pentsamendua garatzeko,argudiaketa eta arrazoiketa lantzeko, eztabaidatzeko, hizkuntzarenbaliabideez eta ederraz jabetzeko gozagaiak dira Balio erantzia liburuko aforismoak, hitz gutxitan asko esaten dutenak, arrasto luze eta sakona utziko dizutenak.