Artxipielagoa

Artxipielagoa II PodcastaEITB Podkast

Film emanaldia

Podcast.

Ipar Afrikako Ligak Eibar setiatuz Euskal Artxipielagoa bere mendean hartu nahi duen bitartean, Jare eta Iker Frantziako badia zeharkatzen ari dira Pirineoetako kostaldea jarraituz. Piraten Kapitaina Alpeetara doa Iker eta Jarerekin, germaniarrek “bilatzaile” bategatik Kofradixak baino diru gehiago ordainduko diotela jakinda. Bidea zaila izango da ordea, batez ere Monastegiak suposatzen duen arriskuagatik. Frantziako itsaso erdian dagoen uharte batean altxatzen da Monastegia, dohainak dituzten gaztetxoak bereganatzen dituen elkarte erlijiotsua. Nizar, Pompidourekin batera, Jareren bila abiatuko da. Euskal Artxipelagoan, Muñozek agintea du baina etsai ugari ere bai. Batetik Ipar Afrikako Liga, Barra setiatu duena. Bestetik, harresien barruan, Baltzaren Kofradixak gauzak zail jarriko dizkio, azken batean, Muñozen “ezintasuna”ren aurrean Germaniar Konfederazioak agintea bereganatzea bilatzen baitu hasieratik. Aitor gatibu du Baltzak, eta “hildako” alabari buruzko informazioa ateratzen saiatzen da; Irati, berriz, Aitor ziegatik askatzen ahaleginduko da. Artxipelagoaren lehen denboraldian oinarritutako APP bidezko komikiaren aurkezpena
ere egingo da.

Abenduak 9

11:00 - 12:00

Irudienea – Zugaza