Orlegia Irratia

Orlegia irratia: Fikzio espekulatiboaMaider Uriarte + Jon Sánchez

Aurkezpena

Uraren krisia hemen da eta mundu osoa hankaz gora utzi du. Euskadi, ura duen bakarretakoa denez, superpotentzia bilakatu da. Ezagutu ezazu Orlegi Irratia, mundu berri honen egunerokotasuna jasotzen duen albistegia. Orlegia irratia What if? edo fikzio espekulatiboa lantzen duen soinu bidezko kontakizuna da. Umorezko narrazio arin eta kaltegabea. Itxuraz behintzat. Arretaz entzunda, lerroen artean askoz dramatikoagoa eta ilunagoa den zerbaitek ihes egiten duelako. Eta galdera bat etengabe airean: paradisua ala infernua? Zer da zuretzat?

Abenduak 6

19:16 - 20:00

Kabi@ - Landakogunea