EZEZEZKatuzaldia

Kontzertua

EZEZEZ 2022an Unai Madariagaren eskutik jaiotako taldea da. Unairen bakarkako lehenengo lanak (The living and dying of a man, 2021) Eneko Ajangiz izan zuen pro- duktore moduan, eta sortutako sinergia horrek jarri zuen taldea sortzeko hazia. Aurrerago Alvaro Olaetxea (Capsu- la) eta Mikel Irigoyen batuko zitzaizkien. 2022ko urrian atera zen taldearen lehen diska, “When I think something is funny I smile” izenekoa, 14 abesti- rekin. Kritika positiboak jaso eta gero, Euskal Herriko eszenan lekutxoa topatzea lortu izan dute, beraien zuzeneko energiko eta dibertigarrien laguntzaz. Bilboko Kafe Antzokian, BBK Live Herrian festibalean eta Euskal Herritik kanpo ere ibili izan dira, bai Frantzian zein Espai- niako iparraldean. Oraingoan, Euskal Herriko punk eta rock eszena horre- tan benetan finkatzeko eta beraien lekua aldarrikatzeko, diska berri batekin datoz. Hurrengo LP hau, azaroan argitaratuko dena, aurrekoaren energia eta ironia berdi- naz josita dago, baina taldearen soinua gehiago definit- zen duen albuma bada, hauen bidea zein izan daitekeen nolabait erakutsiz. Viagra Boys eta Parquet Courtsen arteko nahasketa baten zukua da disko berri honen soinua, Idlesen filtroa pasatuz eta 90. hamarkadako grun- gearen eta 70. eko psikodeliaren begiradapean prestatua. Gaurkoan gainera, eta hau izan daiteke desberdintasun handiena, euskeraz daude abesti guztiak idatzita, Unairen ama-hizkuntzaz.

Abenduak 7

21:30 - 22:00

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi