ERROAmaia Lejarreta

Film emanaldia

Iraupena: 9´44´´

Amaia Lejarreta artista plastiko durangarrak zuzendutako lehen ikus-entzunezko lana da ERRO. Bertan, bodypaint-a eta Janire Etxaberen dantza bertikala uztartzen ditu Jon Mendizabalen kameraren eta edizioaren begiradapean. Proiektu honen bidez, Amaiak lurraldea, espazioa/denbora, memoria, identitatea eta gorputzaren bidezko bizitzaren zikloak bezalako kontzeptuak islatzen ditu. Bizkaiko lurrak oso presente daude film labur honetan, baita euskal mitologiaren oihartzunak ere, non bera inspiratu eta islatzen den. Harentzat artea eta bizitza zatiezinak dira. Ibilera horretan, iraganeko energiak ekartzen ditu orainera, izan zenaz jabetuz, etorkizunerantz urrats berriak emanez. Oraingoan surik eta minik gabeko etorkizuna, bere bizitzan hainbeste mugiarazten duen maitasuna eta grina norabide bakarra hartuz. Bizitza ematen dio berriro horrela, memoria organiko horri eta bere obra definitzen duen sentipen sakonari.

Abenduak 7

19:30 - 20:00

Irudienea – Zugaza