Mugarik gabe – Bê SinôrGKE Suargi elkartea eta Berria
Kontzertua
"Mugarik gabe – Bê Sinôr" proiektuak, Rojavako (Siria Iparraldea) eta Euskal herriko musikarien nortasun gurutzatuak aztertzen ditu, eta erakusten du haien kultura-loturek muga geografikoak gainditzen dituztela musikaren hizkuntza unibertsalaren bidez.
Durango (Euskal Herria) eta Kobane (Siriako Kurdistan), 2017an elkarren arteko ahizpatzen itun baten bidez senidetu ziren. Estatu Islamikoaren eskuetatik askatu zen lehen hirietako bat da Kobane eta faxismoaren aurkako borrokan erreferente gaurkotu bat bilakatu da, azken urteotan.
Senidetza honek, bi herrien arteko lotura eta elkartasuna ahalbidetu du, eta gaurkoan Euska Herriko eta Kurdistango artisten kolaborazioa duela 20 urte baino gehiago hasi zela nabarmentzeko aprobetsatu nahi dugu. Izan ere bi herrien arteko musikarien arteko elkarlanak etengabe sortu dira.
Aurtengo abenduan, urte luzetako elkarlan hau ospatzeko asmoarekin, Durangoko herriak musikari kurduak Euskal Herrira gonbidatu ditu, bertako musikariekin kontzertu bi prestatzeko.
Lehenegoa Durangoko Azokaren baitan ospatuko den kontzertu berezia izango da, Ahotseneako oholtzan eta bigarrena Kobane hirian ospatuko da, Hiria askatu zuten hamargarren urteurreneko ospakizunetan.
Kurdistango musikariak ekartzeko izaten ari garen zailtasun guztiei aurre eginez, proiektuko kide ugari ditugu jada Euskal Herrian kontzertua abestuko dituzten lanak grabatzen.
Bertan jarraian aipatzen ditugun talde eta artistek parte hartuko dute: Ingot, Ines Osinaga, Janire Egaña, Mizgin Tahir, Onur Kepenek, Yado Uzun, Ciwan Issa, Chris O'Shea, Azibar Terreros - David Espinazo