Hitz-iruleHitz-irule
Aurkezpena
Ekitaldian parte hartuko dutenak: Lina Ugarte Sauret eta Nerea Aizpurua Iraola
Hitz-irule proiektua aurtengo maiatzean sortu dugu, euskarazko irakurketa errazeko formatua duten liburuei tokia emateko. Baita liburu horiek bultzatzeko, sortzeko eta argitaratzeko ere.
Hitz-irulek bi bilduma ditu: Kalafate ospe handiko idazleen euskarazko irakurketa erraza formatura egokitutako klasiko unibertsalen bilduma. 8 izenburu ditu bilduma honek, azkena argitaratu berri dugun “Baskervilletarren zakurra”, Conan Doyleren Sherlock Holmes famatuaren abenturak ezagutzera emateko irakurketa erraza formatuan ere.
Eta beste bilduma Bost Ipuin, Argentinako kulturaren idazle esanguratsuen ipuinen bilduma da eta lehen izenburua “Intrigazko bost ipuin” da, aurten kaleratu duguna ere.
Irakurketa Errazak baimentzen digu zailtasunik gabe irakurtzen duguna ulertzen, euskaraz literaturaz gozatzen eta ikasketa, emozio, dibertimendu eta ezaguera iturri amaigabea bezala erabiltzen. Horrela inklusioaren alde egiten du. Hitzak iruten eta irudikatzen, irakurtzen libre sentitzen gara.