Ines Osinaga#itsasoadabidebakarra

Disko aurkezpena

Bakarkako bere lehen lana den arren, ez dator bakarrik Ines Osinaga #itsasoadabidebakarra proiektuan. Soinu organikoenak eta produkzio elektronikoena, anbibalentzia maite du Inesek. 

Zebra da oraindik. Bidaia luzeko kantuak dira hauek. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren hauetariko batzuk, tabako, ardo ta kanelaz. Bidaian sortu dira besteak, edo bidaia bera dira kantuak. Doluaren aitortza bat da #itsasoadabidebakarra, aldaketari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat. 

Elkarri begira jarri eta elkarrekin dantza egin eta gero, beste zapore bat dute orbainek. Espazioa konpartitzearen ariketa etengabea egin du Inesek proiektu honetan, guztia aldatzen baita gure artean hitz egiten dugunean, lehia miresmen eta aitortza bihurtzen dugunean. Dabil, eta dabilelako dago hain zikin.

Abenduak 8

13:20 - 13:50

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi