Neomak

Disko aurkezpena

Taldearen izen bera aukeratu du Neomak taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz “ilargi berriak” esan nahi duen hitza. Zazpi emakume gazte, bizitza osoan trikiti munduan sustraituta egon - Kepa Junkerarekin sorginak bezala elkar ezagutu eta munduko txoko ezberdinetako oholtzetan arituak- baina gaur egungo musika berriagoetatik edan dutenak dira taldekideak.

Abenduak 8

15:40 - 16:10

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi