HibaiHarizko zubiak

Disko aurkezpena

Hibai Etxebarriak seigarren aldiz jarraian Durangoko Azokan argitaratuko duen lana da “Harizko zubiak”, eta, era berean, seigarren aldiz aurkeztuko du diskoa Ahotseneako eszenatokian. 

Euskal Herria eta Ukraina artean sortu den lan honek, harizko boskote batekin lagunduta grabatu dituen abesti sorta biltzen du. Halaber, “Alos Quartet” eta Eñaut “Prototxelo” Zubizarretak ere parte hartu dute abesti batzuetan. Azken honek lagunduko dio diskoaren aurkezpenaren kontzertuan. Emanaldi bakar eta errepikaezin batean.

Abenduak 8

16:50 - 17:20

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi