KeiaErregaia

Disko aurkezpena

“Erregaia” da Zarautz eta Oñatiko musikariak bildu dituen Keia proiektuaren lehenengo lan luzearen titulua. Ibilbide zabaleko laukoteak hamar kantuko diskoa ondu du bere estreineko lanean. 

Ane Arruti zarauztarrak gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, hirukote oñatiar sendoaren babesarekin sortu da Keia: Egoitz Olalde baterian, Iñigo Ibarrondo baxuan eta Iker Martinez de Zuazo gitarran. Besteak beste, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Sorkun, Zingira, Lenao, Amonal edo Arrutiko Intxaurrak taldeetan aritutakoak. Diskoa MusikaZuzenean-en stand-ean izango da eskuragai. 

Abenduak 9

19:10 - 19:40

Ahotsenea Musika – Plateruena