MiceLautada

Disko aurkezpena

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. 

Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako “Zilar printzak” EPa 2019an. Biak Joseba Baleztenak produzituak izan dira. Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. LAUTADA du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez.

Abenduak 9

20:20 - 20:50

Ahotsenea Musika – Plateruena