Assata Shakur"Autobiografia bat" Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Katakrak.

Liburu aurkezpena

«Aspaldian ezagutu nuen Assata Shakur Habanan, Autobiografia bat lehenengoz argitaratu eta urte batzuetara. Ez zen prentsa amerikanoan marrazten zen munstroa, baizik Ameriketako Estatu Batuetan nagusi zen arrazismoaren aurka beste asko bezala altxatu zen emakume normal bat. Protesta politikoaren aurka Estatuak erabiltzen zuen errepresio gogorragatik, militantzia armatua aukeratu behar izan zuena, nahiz eta jakin konfrontazio armatuaren bidez ez zutela irabazteko ezelango aukerarik». LIburua  
Joseba Sarrionandiak aurkeztuko du.

Abenduak 7

17:00 - 17:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola