Unai Iturriaga eta Sanvi"Haur besoetakoa. Itsasoan urak handi" Ikastolen elkartea

Liburu aurkezpena

Aimek Haurren Hiria hankapean hartu eta ihes egin behar izan dute Haur Besoetakoak eta Lo-Litak. Itsasora egin dute jauzi, haragoko ertzen batean askatasuna eta bizimodu hobea aurkituko dituztelakoan. Doazen lekura doazela, ordea, txakurrak ortozik. Haur Besoetakoak eta Lo-Li-Tak ez dakiten arren, Aimassad (Aimen zerbitzu sekretuak) gainean izango dituzte uneroro munduan barna egingo duten oztopoz beteriko bidaian. Askatasuna garesti dago nonahi, esperantza izpiak ere bai, baina Orhiko xoriak Orhira nahi. Partitzea zaila bada, itzultzea ez da samurragoa izango, itsasoan urak handi baitira.

Abenduak 8

13:00 - 13:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola