Marina Garcés"Filosofia amaitu gabea" Itzultzailea; Olatz Mitxelena. Jakin.

Liburu aurkezpena

Marina Garcés, azken aldiko filosofo interesgarrienetakoa dena, lehen aldiz euskaraz irakur dezakegu, Olatz Mitxelena itzultzailearen eskutik. Garcések berak, Filosofia amaitu gabea liburuari berariaz egin dion hitzaurrean dioenez, “gaur egun beharrezko da hizkuntza ez-hegemonikoen altxamendu bat adierazteko, pentsatzeko eta bizitzeko moduak estandarizatzen ari diren hizkuntzen aurrean”. Horregatik du zentzu betea euskarara ekartzea, mundua eta pentsamendua amaituta ez dagoelako, subjektu subalternoek ez dutelako hitz egiterik izan. Horixe da, hain zuzen, filosofia amaitu gabearen lehen irakaspena: mundu izendatzen eta errepresentatzen duguna mundu bat baino ez dela, beste edozein mundu posible itzalpean utzi duena.

Abenduak 9

11:30 - 12:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola