Leire Milikua "Lur gainean, itzal azpian" Susa

Liburu aurkezpena

Leire Milikua Larramendiren liburuak leiho bat izan nahi du. Leiho horretatik paisaiari begiratuko zaio lehenik, markoari, lurraldearen, landa eremuaren eta nekazaritzaren inguruko hurbilketek eratutakoa. Aurkeztuko dira protagonistak, emakume nekazariak, landa eremuko emakumeak ere badirenak asko eta asko. Ondoren, emakume horien protagonismo (ez)a izango da aztergai, beraien parte hartze publikoarekin harremanean. Emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituzte, eta landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkie testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan.

Abenduak 9

18:30 - 19:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola