Nerea Loiola - "7G udalekuak"Erein

Liburu aurkezpena

LIBURU HAU DESBERDINA DA. Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago. ZU zara protagonista. Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai! Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera bat hautatu, zure istorioaren ibilbidea aldatu dezakezu. Murgildu zaitez 7G udalekuen zirraran… Agian lagun berriak egingo dituzu, maitemindu egingo zara, agian zure bizitzako oporrik onenak izango dira; edo agian ez, agian ezingo duzu etxera itzuli, agian ezingo duzu inoiz han egon zinenik kontatu. Ausartuko zara? Gertatzen dena gertatzen dela ere, ZORTE ON!

Abenduak 10

13:30 - 14:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)