Anari Alberdi Santesteban - "Gari eta goroldizko"Susa

Liburu aurkezpena

Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti. Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan.

Abenduak 10

17:30 - 18:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)